Musika
Victoria Eugenian
Rodrigo Leãok eman dio amaiera Donostiako asteburu musikalari
Erredakzioa
Victoria Eugenia Antzokian aritu zen igandean, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Asteburuan, Pablo Milanes eta Quique Gonzalez aritu dira Victoria Eugenian.
Musika zaleek hitzordua izan dute asteburu honetan Donostian. Hiriburuko Victoria Eugenia Antzokiak abeslari handien emanaldiak hartuko ditu egun hauetan. Ostiralean, Pablo Milanes izan zen, larunbatean Quique Gonzalez, eta igandean, berriz, Rodrigo Leão musikari portugaldarra.
Larunbatean, arratsaldeko 20:30etik aurrera&' || 'nbsp;Quique Gonzalez abeslariaren rock doinuekin bete da Victoria Eugenia Antzokia. Abeslaria, gitarra-jotzailea, konpositorea... erreferentzia bihurtu da Gonzalez zarata handirik gabeko rocka gustoko dutenetzat. Hala ere, abeslaria ez da bakarrik egon Donostian. Bide Ertzean tolosarrek 20 minutuko emanaldi berezia eskainiko dute Quique Gonzalezen kontzertuaren aurretik. Sarrerak agortuta zeuden, baina aforoa handitu eta beste 45 jarri dituzte salgai. Antzokiko lehiatilan, Servikutxa kutxazainetan, telekutxan eta Kutxa.net web gunean eros daitezke.
Igandean, berriz, Rodrigo Leão musikariaren txanda izan zen. Egun Portugaleko konpositore nagusienetako bat da Leão, eta Portugalen hain ezagun diren SetimaLegião edo Madredeus taldeen sorreran zeresan handia izan du.&' || 'nbsp;Rodrigo Leão artistaren teklatuei laguntzen Cinema Ensemble taldeko beste kideak ere izan dira: Ana Vieira (ahotsa), Carlos Gomes (biolontxeloa), Viviena Toupikova (biolina), Celina da Piedade (acordeoia), Bruno Silva (gitarra), Luis San Paio (bateria) eta Luis Aires (baxua). Sarreren prezioa 25 eta 30 eurotako zen, eta salgai izan dira Antzokiko lehiatilan, Servikutxa kutxazainetan, telekutxan eta Kutxa.net web gunean. Donostia 2016 Europako Kultur Hiribururako Hautagaitzaren barruan programatu dute ikuskizuna.