Itxi

Politika

Ekitaldia

Buesari omenaldia egiten ari dira, Gasteizen

Erredakzioa

Ekitaldia Askatasunaren Lorategian egiten ari dira, duela hamar urte ETAren lehergailuak eztanda egin zuen leku berean. "ETArekin bukatzeko lagun dezaten" deia luzatu die hiritarrei Ares sailburuak.

Euskadiko Alderdi Sozialistak Fernando Buesa buruzagi sozialista eta Jorge Diez bizkartzaina omenduko ditu. Izan ere, bihar hamar urte beteko dira ETAk Gasteizko kanpusean zartarazitako bonba-auto batek hil zituela.

Ekitaldia Gasteizko Askatasunaren Lorategian egiten ari dira, duela hamar urte ETAren lehergailuak eztanda egin zuen leku berean.
Besteak beste, Patxi Lopez lehendakaria eta Txarli Prieto Arabako PSE-EEko idazkari orokorra izango dira ekitaldian.

Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak deia luzatu die Euskadiko hiritarrei "ETArekin bukatzeko lagun dezaten". Bere hitzetan, modu honetan Fernando Buesaren ametsetako helburua "lortuko dugu".

Aresek idatzitako "Biktimekin konpromezua" gutuna argitaratu dute gaur hainbat euskal egunkarik. Testuan zehar Buesari omenaldia egiten dio sailburuak, baita Jorge Diez bere bizkartzainari ere.

"Egitasmo bateratzaileen ordua"

Natividad Rodriguez Fernando Buesa agintari sozialistaren alargunaren hitzetan, "egitasmo bateratzaileen ordua da, guztiek lekua izateko, indarkeriari uko egiten ez diotenek izan ezik, euskal gizartearen aniztasuna onartuz". Buesa eta Jorge Diez haren bizkartzaina 2000ko otsailaren 22an hil zituen ETAk.

Agintari sozialistari asteazkenean egindako omenaldian egin zituen adierazpen hauek, hilketaren 10. urteurrenean. Omenaldian, besteak beste, Patxi Lopez lehendakariak eta Alvaro Gil-Robles Kontseilu Europarreko Giza Eskubideen komisario ohiak parte hartu zuten. Era berean, Joan Manuel Serrat abeslariak kantatu zuen omenaldian.

''Fernando Buesa, hitzaren balioa'' lelopean egin dute zeremonia, "Buesak bere bizitzan zehar defendatutako elkartasuna eta justizia balioen indarra aldarrikatzeko".