Gizartea
Moda
Kartzela zigorra eskatu dute Custorentzat 'Piolin' kopiatzeagatik
Erredakzioa
Fiskaltzak urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri nahi dio David Dalmauri, Warner Broseko txoriaren irudia itsatsita dituzten arropak saltzeagatik.
Fiskaltzak urte eta erdiko kartzela zigorra eskatu du David Dalmaurentzat, ''Piolin'' Warner Broseko marrazki bizidunaren irudia itsatsita duten arropak saltzeagatik. Dalmauk, bere anaiarekin batera, Custo Barcelona enpresa sortu zuen.
2005. urtean Warner Brosen Espainiako ordezkariek Bartzelonan Custoren dendetan irudi hori zeramaten arropak saltzen ari zirela detektatu zuten.
Warner Broseko ordezkariak Blue Tower produktu horiek saltzen dituen konpainiarekin kontaktuan jarri eta ''Piolin''en irudia zuten arropak saltzea galarazi zieten.
David Dalmau konpainia horren administratzailea da eta Blue Tower-etik inola ere ez zutela pertsonai hori kopiatu erantzun zieten, baina arropak saltzen jarraitu zuten.
Ministerio Publikoak 18.000 euroko isuna eta Warner Bros Entertainment-entzako indemnizazio bat eskatu die Dalmauri eta Carmen G. arropen diseinatzaileari.
Custo Barcelonaren abokatuek epaiketan aditu batek parte hartzea eskatu dute, Carmen G.-k marraztutako txoria eta Looney Tunes-eko pertsonaiaren arteko ezberdintasunak agerian jartzeko.
Akusazioak aldiz, Custoren irudiak "ezberdintasun oso gutxi dituela dio eta erosleak marrazki bizidunarekin erlazionatzen" duela adierazi du.