Itxi

Politika

Errege Kopako Finala

Zaleek txistu egin diete Errege-erreginei

Erredakzioa

Protesta areagotu egin da Espainiaren ereserkia jo dutenean.

Espainiako Errege-erreginak Regal FC Bartzelonaren eta Real Madrilen arteko saskibaloi Kopa Finalean izan dira, eta Barakaldoko Bizkaia Arenan sartzerakoan txistuka eta ''kanpora'' oihuekin egin diete harrera zaleek. Protesta areagotu egin da Espainiaren ereserkia dutenean. Dena dela, batzuek txaloka egin die harrera Erregeei.

Juan Carlos eta Sofia Eduardo Portela ACBko presidentearekin, Florentino Perez eta Joan Laporta saskibaloi taldeen presidenteekin, Patxi Lopez lehendakariarekin eta Arantxa Quiroga Eusko Legebiltzarreko presidentearekin izan dira palkoan, beste batzuen artean.

Juan Carlos saskibaloiko final batean agertzen den bigarren aldia da, 2001eko edizioan Malagan izan ostean. Bertan Bartzelonari eman zion garailearen saria, Real Madrileri irabazi ostean.