Itxi

Mundua

Hegoaldean

NATOk beste 33 zibil hil ditu Afganistanen

Erredakzioa

Nazioarteko indarrek airez bonbardatu dute ustez talibanak zeuden eremu bat, baina erratu egin dira eta zibil talde bat hil dute. Afganistango Gobernuak "justifikaezin" jo du erasoa.

Gutxienez 33 zibil hil ditu NATOk Afganistan hegoaldean airez egindako bonbardaketa batean, tartean haurrak eta emakumeak. Afganistango Gobernuak jakitera eman duenez, talibanak zirelakoan zibil talde bat hil dute nahi gabe.

Segurtasunerako Nazioarteko Indarrek agiri batean azaldu dutenez, zibilak NATOk eta Afganistango indarrek osatutako talde batera gerturatzen ari zirenean hil dituzte, Uruzgan probintzian.

Ekintza "justifikaezina"

Afganistango Gobernuak "justifikaezin" jo du erasoa.

Kabulgo Gobernuak "ahal bezain indartsu" gaitzetsi du NATOren ekintza eta "tentuz" aritzeko eskatu die segurtasun indarrei edozein operazio burutu aurretik.

Koordinazioa eta arreta ezinbestekoak dira "zeren biktima zibilak eragingo dituen akatsak eginez gero, oztopo bihurtzen dira terrorismoaren kontrako esfortzuan", Gobernu afganiarraren arabera.