Itxi

Zinema

Sariak

'En tierra hostil', garaile BAFTA sarietan

Erredakzioa

James Cameronen 'Avatar' filmak bi sari irabazi zituen, baina ez garrantzitsuenak.

Kathryn Bigelow zuzendari kaliforniarrak sei BAFTA&' || 'nbsp;sari irabazi ditu En tierra hostil filmagatik, besteak beste, film onenari eta zuzendari onenari.

AEBetako lehergailu-teknikari talde baten istorioa da. Britainia Handiko Zinema eta Telebista Akademiaren galan garaile izan zen, Londoneko Royal Opera Housen, gainera, jatorrizko gidoi, soinu, muntai eta fotografia onenari sariak eskuratu baitzituen.

Avatar hiru dimentsiotako superprodukzioak, historiako film arrakastatsuena, bi sari jaso zituen bakarrik (efektu berezi eta ekoizpen diseinu onenari saria). Zortzitara zegoen izendatua.

Pedro Almodovar espainiarrak ez zuen atzerriko film onenari BAFTA&' || 'nbsp;saririk lortu Los Abrazos Rotosengatik. Jacques Audiard frantziarraren Un profeta film bortitzak eskuratu zuen, Michael Hanekeren La cinta blancaren aurretik.

Richar Attenboroughren lekua hartuko duen izena jakinarazi zuten atzoko galan:&' || 'nbsp;Ingalaterrako William Printzea izango dela azaldu zuten. Vanessa Redgraveri BAFTA&' || 'nbsp;Fellowship saria eman zion, bere garaian Charles Chaplinek eta Alfred Hitchcockek jaso zutena.&' || 'nbsp;