Itxi

Teknologia

Interneteko deskargak

Jamendo.comek 200.000 abesti eskaintzen ditu doan eta legalki

Erredakzioa

Webguneko arduradunek beraien "asmoa musikaren elkartrukea eta sormen gaitasuna sustatzea" dela esan dute.

Webgune batek musika mp3 formatuan guztiz dohain eta mugarik gabe jaisteko aukera ematen du. Jamendo.com webguneari buruz ari gara, enpresak egoitza Luxemburgon du eta 200.000 abesti baino gehiago era doakoan jaisten uzten du, izan ere, Creative Commons lizentzietan oinarritzen da.

Jamendok ''jam session'' eta ''cescendo'' hitzak elkartzetik hartzen du izena eta musika doan eta legalki deskargatzeko plataforma bat da. Zazpi hizkuntzatan bisitatu daiteke eta artista ezezagunei beraien musika publikatzeko eta sustatzeko aukera ematen die. Webguneak 721.583 kide aktibo, 30.856 disko argitaratu eta 202.585 lanen aipamenak ditu.

"Ezagutu, entzun, deskargatu" lelopean, 10.000 artista ingururen lana eskaintzen du eta disko horiek gainera Facebook eta Twitter bitartez hedatu daitezke. Enpresako arduradunek esan dute beraien "asmoa musikaren elkartrukea eta sormen gaitasuna sustatzea" dela.

Portalak artista ezezagunak beraien musika webera igotzera animatzen ditu, izan ere, Jamendon izanez gero, "Interneten ikusten direla ziurtatzen dute". "Jamendoko kideek eta jarraitzaileek talde horien musikari buruzko kritikak eta iritziak trukatzeko aukera izango dute", adierazi dute arudradunek.