Politika
Ezker abertzalearen agiria
EAJk ezker abertzaleari "ezer zor" ez diola baieztatu du Urkulluk
Erredakzioa
EBBko lehendakariak baztertu egin du ezker abertzaleari barruko prozesuan "laguntzea", laguntzen saiatu diren bakoitzean "izan dugun ordaina izan dugulako"
Iñigo Urkullu EAJko burua irmo agertu da ezber abertzaleak aurreko astean argitara ateratako Zutik Euskal Herria dokumentua baloratzeko tenorean. "Euren prozesua" dela baieztatu du eta, hortaz, "ezer zor" ez dietela esan du.
Herri Irratiari eskainitako elkarrizketan, ezker abertzalea "bere prozesuan" lagunduko ez duela argi utzi du Urkulluk, baina "ondo ateratzea" espero duela.
EBBko presidentearen ustez, Zutik Euskal Herria "zuzena da hitzetan eta forman" baina "gehiagorik ez". Mamiari dagokionez, ezker abertzaleari "soilik dagokiola" eta orain dela 30 urte gainditutako prozesua izan beharko litzatekeela esan du, izan ere, "besteok 30 urte daramatzagu euren zain", zehaztu du.
Zentzu honetan,ezker abertzaleak erabaki bat hartzea espero duela esan du EBBko presidenteak, hori baita "denok espero duguna" eta abiatutako prozesuaren aurrean "adi-adi" dagoela azpimarratu du.
Urkulluk gogorarazi duenez, aurretik bai EAJk bai beste alderdiek, laguntzen saiatu diren bakoitzean "izan dugun ordaina izan dugu".