Gizartea
Epaiketa
18 urte eskatu dituzte ustez bere umetxoa hil zuen gizon batentzat
Erredakzioa
Hiru urteko alaba Gurutzetako Ospitalean (Bizkaia) hil zen, aurreko egunean negar egiteari utz ziezaion aitak ustez ahoa eta sudurra estali eta gero.
Fiskalak 18 urteko espetxe zigorra eskatu du 3 urteko alaba hiltzea egotzita auzipetutako gizon batentzat, eta beste bi emaztea maiz jotzeagatik.
Ministerio Publikoaren arabera, 2007 urtean, Elgoibarren (Gipuzkoa), gizonezkoa jarrera bortitza erakusten hasi zen bere emazte haurdunaren aurka. Gertakizun horregatik, Donostiako epaitegi batek zigortu egin zuen, emakumeen aurkako indarkeria bi delitu egotzita.
Handik eta hilabete batzuetara, sendia Haro herrira (Errioxa) joan zen bizitzera, eta behin herri hartako larrialdi zerbitzuak alaba artatu behar izan zuen.
Azkenean, 2007ko maiatzaren 20an, umetxoa negarrez hasi zen, eta aitak ahoa eta sudurra estali egin zizkion. Ondorioz, hiru hilabeteko alabak konortea galdu zuen eta aitaren besoetatik erori zen, buruan kolpe handia hartuta.
Adingabea Haroko larrialdi zerbitzura eraman zuten, eta han suspertu egin zuten, baina hurrengo egunean hil egin zen Gurutzetako (Bizkaia) Ospitalean.