Itxi

Gizartea

Erabakia

Neiraren erasotzailea aske utziko dute, 10.000 euroko fidantzapean

Erredakzioa

Horrez gain, Antonio Puerta astero epailearen aurrean azaldu beharko da eta ezin izango da Estatutik atera.

Antonio Puertak behin-behineko askatasuna lortuko du bihar, Majadahondako epaileak hartutako erabakiaren ondorioz. Jesus Neira unibertsitateko irakasleari jipoia emateagatik sartu zuten kartzelan.

Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusiak eman du erabakiaren berri. Honen arabera, Puertak 10.000 euroko fidantza ordaindu beharko du eta epailearen aurretik igaro beharko da astelehenero.

Horrez gain, Puerta ezin izango da Espainiatik atera. Autoaren arabera, Jesus Neira dagoen tokietara ezin izango da hurbildu: ez bere etxera, ezta bere lantokira ere. (500 metrotara egon beharko da, gutxienez).

Puertaren abokatuak gaur bertan ordainduko du ezarritako fidantza. Antonio Puerta bihar aterako da Cuencako kartzelatik.