Itxi

Ekonomia

Greba

Bilbao eta Francfort arteko hegaldiak bertan behera utzi dituzte

Erredakzioa

Hegaldi bakar bat atera da gaur Alemaniara, goizeko 6:30etan. Gainotzeko bostak bertan behera utzi ditu Lufthansak, pilotuek hasi duten lau eguneko grebaren ondorioz.

Hegaldi bakar batek lotuko ditu gaur Bilbo eta Francfort, Lufthansa Alemaniako konpainiak hasitako greba dela eta. Orotara, aurreikusitako bost hegaldi bertan behera utzi dituzte gaur, Loiuko aireportuan.

Aenak ohar batean jakinarazi duenez, goizaldeko 6:30etan atera da Francfortera gaur izango den hegaldi bakarra. Dusseldorf, Munich eta Stuttgartera aurreikusitako hegaldiek ez dute aldaketarik jasan (eguneroko hegaldiak ez direlako).

Orokorrean, 800 bat hegaldi utzi ditu bertan behera Lufthansak, egunero eskeintzen dituenetatik bi heren. Grebak 100 milioi euroko kostua suposatuko du enpresarentzat.
Lufhtansa airelinea alemaniarraren zuzendaritzak eta pilotuen sindikatuak ez dute azken orduko akordiorik lortu, eta beraz, langileek konpainiako historiaren greba handienari ekin diote gaur goizaldean. Guztira lau eguneko greba izango da, gaurtik hasita.

Pilotuek uste dute euren lanpostuak arriskuan daudela, azken urteetan Lufthansak gero eta zerbitzu gehiago kontratatu baitizkie kanpoko enpresei.

Sindikatuen arabera, gaur egun konpainiak eskaintzen dituen hegaldien %20-25 kanpoko enpresek egiten dituzte.

Hurrengo lau egunetan, egunero eskaintzen dituzten 1.800 hegaldietako hiru heren geratuko dira bertan behera.

Germanwings filialak ere bat egingo du grebarekin, eta ondorioz hurrengo lau egunetako 600 hegaldietako 200 utziko dituzte bertan behera.

Lufhansa Europako airelinea handiena da eta 110.000 langile baino gehiago ditu.