Ekonomia
Arrantza
Europak atun gorriaren salmenta galarazi nahi du urtebete barru
Erredakzioa
Monakok bultzatu du neurria, atun gorria desagertzeko arriskuan dagoen espezieen artean klasifikatuz. Espainiak EBko atun gorriaren tonen kuota handiena du.
Europako Batzordeak atun gorriaren salmentaren betoa babestu egin du, galarazi baino lehen urte beteko epea emanez. Atun gorriaren nazioarteko salmenta datorren martxoan negoziatuko dute.
Bruselak EBko 27en laguntza eskatu du martxoaren 13 eta 25 bitartean Dohan (Qatar) egingo duten Arriskuan dauden Fauna eta Flora Espezieen Nazioarteko Komertzioaren Konbentzioan debekua defendatzeko. 175 herrialdek hartuko dute parte batzarrean.
Neurria Monakok bultzatu du, atun gorria desagertzeko arriskuan dagoen espezieen artean klasifikatuz.
Europako Batzordea espezieak duen arriskua onartu du eta arlo horretan konpromezua eskatu du, baina debekua 2011. urterarte atzeratzea proposatu du.
Artisau ontziek tratu ezberdina izango dutela bermatu du Bruselak, debekua aurrera joanez gero, arrantzan jarraitu dezaten atuna EB barruan salduz.
Maria Damanaki Europako komisarioak adierazi duenez, Arrantzarako Europako Funtsak kaltetutako ontziei laguntzak emango dizkie.
Espezie horren mundu osoko arrantza kupoa 13.500 tona dira, Mediterraneo itsasoan eta ozeano Atlantikoaren ekialdean bakarrik aurkitu daiteke.
EBko uretan arrantzatutako atunaren % 80 Japonera esportatzen dute, horregatik, nazioarteko komertzioari egingo dioten betoak larri sektorea kaltetu egingo du.
Espainia debekuak gehien kaltetuko duen herrialdea da, bere kuota 2.526 tonakoa baita 2010. urtean (EBk 7.104 tona batzen ditu).