Gizartea
Bigarren auzipetu bat dago
Adingabeen zentro batean sartu dute Oiartzungo atxilotua
Erredakzioa
17 urteko beste mutil bat auzipetu dute gertakari berdinagatik. Hala ere, epailearen aurrean deklaratu ostean, aske utzi dute.
Atzo Oiartzunen (Gipuzkoa) atxilotutako 16 urteko gaztea, ustez, 38 urteko gizon baten heriotzarekin amaitu zuen liskarrean parte hartzeagatik, Gasteizko adingabeen zentro batean sartu dute.
Herrizaingo sailak adierazi duenez, 17 urteko beste mutil bat auzipetu dute gertakari berdinagatik. Hala ere, epailearen aurrean deklaratu ostean, aske utzi dute.
16 urteko atxilotuak epailearen aurrean ere deklaratu du eta adingabeen zentroan sartzea erabaki dute.
Oiartzungo diskoteka ezagun batetik gertu 38 urteko gizonezko bat hil zen atzo, auto batek harrapatuta. Ertzaintzak, berehala, 16 urteko gaztea atxilotu zuen, gertaerarekin erlazioa zuelakoan.
Zenbait lekukok diskoteka kanpoan liskarra izan zela esan zioten Ertzaintzari. Ondoren, zenbait gaztek biktima lubeta batetik bota zuten.
Herrizaingo Sailak adierazi zuenez, gertaera 4:30ak aldera izan zen, N-1 errepidean. Gasteizerako norabidean zihoan auto bat aurrez-aurre aurkitu zen bat-batean lurretik altxatu zen gazte batekin eta ezin izan zuen kolpea saihestu. Harrapatzearen ondoren, oinezkoa mugitu ezinik geratu zen galtzadan.