Gizartea
Turismo kanpaina berria
Gastronomia eta ihesaldiak, Euskadiko turismo irudiaren oinarriak
Erredakzioa
Turismo estrategia berriak batez ere espainiar merkatua sustatuko du, eta gastronomian eta enoturismoan, ihesaldietan, egun batzuetako ibilbideetan eta biltzarretako turismoan eragina izango du.
Euskadiko turismo estrategia berria batez ere espainiar merkatuan oinarrituko da eta gastronomian eta enoturismoan, ihesaldietan, egun batzuetako ibilbideetan eta biltzarretako turismoan eragina izango du.
Gaur Bernabe Unda Industria, Berrikuntza, Komertzio eta Turismo sailburuak Eusko Jaurlaritzaren turismo estrategia berria aurkeztu du Legebiltzarrean.
Datozen lau urteetarako diseinatutako estrategiak bultzatuko ditu: gastronomia-enoturismoa, egun batzuetako ibilbideak (''touring'') Euskadin zehar, hiri-ihesaldiak (''city breaks'') eta bileretako turismoa.
Gainera, hiru produktu sustatuko ditu: nekazal turismoa, natura eta abentura, eta kultura.
Euskadiko estrategi berria gertuko merkatuetan oinarrituko da; Katalunia eta Madril bezalako erkidegoetan batez ere.
Atzerrian, aldiz, Euskadira zuzeneko hegaldiak dituzten hirietan oinarrituko da. Eusko Jaurlaritzaren helburuen artean dago turisten iraunkortasuna, batez besteko egonaldien eta turisten batez bestekoaren gastua areagotzea.