Itxi

Gizartea

Igandean desagertu ziren

Pirinioetan desagertutako bi nafarrak bilatzeari ekin diote berriro

Erredakzioa

Armando Nieto Lacunza eta Alfonso González Rey Frantziako Pirinioetan desagertu ziren.

Igandean Frantziako Pirinioetan desagertu ziren bi mendizale iruindarrak bilatzeari ekin diote berriro gaur goizean, Nafarroako Gobernuak informatu duenez.

Bi mendizaleak (Armando Nieto Lacunza eta Alfonso Gonzalez Rey) igandean abiatu ziren Pirinioetara, baina gauerdirako ez zirenez itzuli, haien senideek Polizia ohartarazi zuten.

Atzo haien ibilgailua atzeman zuten Lescun herrian (Frantzia), eta orain batik bat inguru hartan oinarritzen ari dira bilaketa.

Nafarroako Foruzaingoa, Guardia Zibila eta Frantziako Polizia ari dira bilaketetan parte hartzen.