Albisteak

Apirilaren 9an, Miarritzen

Berri Txarrak, EHR Zuzenean lehiaketako finalean

Garazi Urdanpilleta

Lekunberriko taldeak EHRZ lehiaketako 3 finalistekin joko du L'Atabal aretoan apirilaren 9an. AEBetatik bueltan Euskal Herrirako iragarrita duten kontzertu bakarrenetako bat izango da hori.

Berri Txarrak taldeak EH Zuzenean jaialdiarekin bat egin du. Aurten 15 urte bete ditu jaialdiak eta Euskal&' || 'nbsp;Herriko artista guztiei zuzendutako lehiaketa antolatu du. Musika estilo guztiak bildu nahi ditu lehiaketak eta otsailaren 28 arte dago bertan izena emateko epea. Apirilaren 9an Miarritzeko (Lapurdi) L''Atabal aretoan arituko dira lehiaketako hiru finalistak eta Berri Txarrak hirukote nafarrarekin arituko dira taula gainean.

Hitzordu hori da Gorka Urbizuk, Aitor Goikoetxeak eta David Gonzalezek, Austingo (Texas, AEB) South By Southwest jaialdi ezagunetik bueltan Euskal&' || 'nbsp;Herrirako iragarrita daukaten kontzertu bakarrenetako bat. Bestea martxoaren 27an Barakaldon izango dute, Rock Star Live aretoan.

Bestalde, atzo Berri Txarrak taldeak Facebook bidez iragarri zuen atzo taldeak Roadrunner Records diskoetxearen (hirukotearen diskoetxea) Italiako ordezkaritzarekin bat egin duela. Roadrunner Records Italy webgunean Italiako ordezkaritzak dauzkan taldeen fitxak agertzen dira eta Lekunberriko hirukoteak bere lekua dauka orain gainontzeko artisten artean. Oraindik ez dago informazio askorik bertan, baina hortik ondoriozta al dezakegu Payola diskoa Italian ere salduko dela hemendik aurrera? Baieztapenaren zain geldituko gara.