Itxi

Athletic Club

UEFA Europa League

Koikili (Anderlecht-Athletic): "Lehen gola sartzeak garrantzia du"

Haritz Gallastegi

Lezama

Caparrosek 20 jokalari eramango ditu Bruselara. David Lopez, De Cerio eta Iturraspe etxean utzi ditu entrenatzaileak.

"Gu partida prestatzen ari gara burubelarri. Ezin gara beste gauza batzuetan pentsatzen egon". Javi Martinezek argi ditu gauzak. Azken egunetan gehiago egin da berba zaleen segurtasunaren inguruan partidaren gainean baino. Duda barik, ezinbestekoa da jarraitzaileei babesa bermantzea, baina Athleticeko jokalariek ezin dute gauza horietan pentsatzen egon. Izan ere, ez baita ahaztea komeni zuri-gorrientzat hil ala biziko neurketa dela. Ezin dute huts egin. Bestela, kalera.

Koikilik Anderlecht ematen du kanporaketa gainditzeko faborito. "Joaneko partidako emaitza eta etxean jokatzea du alde Anderlechet-ek. Hala ere, zaleen aurrean jokatzea ez da beti abantaila izaten", esan du Koikilik, "baina bi taldeeen artean ez dago alde handia. Anderlecht ez da gu bainpo gutxiago, baina atzealdean hutsak egiten ditu", gaineratu du atzelari zuri-gorriak.
Koikilik badaki zein den kanporkaketaren giltza. "Markagailuan aurrea hartzen duenak aukera asko du aurrera egiteko".

20 lagunetako deialdia

Caparrosek hogei jokalari deitu ditu Bruselako espediziorako. Europako Ligan ohikoa den legez, etxetik kanpoko partidetan hiru atezain eramaten ditu. Aitor Fernandez izan da aukeratua. Bestalde, Orbaiz, Javi Martinez, De Marcos, Castillo eta Yeste ere zerrendara bueltatu dira. Itrurraspe, De Zerio, Iñigo Perez eta David Lopez geratu dira kanpoan.