Itxi

Politika

Akordioa

ETAk Portugalen base gehiago izan ditzakeela uste du Espainiak

Erredakzioa

ETAk Portugalen azpiegiturarik ez izateko elkarlanerako akordioa sinatu dute Espainiak eta Portugalek.

ETAk Portugalen azpiegitura gehiago izan ditzakeela uste dute Antonio Camacho Espainiako Segurtasun idazkariak eta Mario Mendes Portugalgo Barne Segurtasun Sistemaren idazkari nagusiak. Joan den otsailaren 5ean ETAren etxebizitza bat aurkitu zuten Bidosen (Lisboako iparraldean) 1.500 kilo lehergairekin.

Ildo horretan, herri biek terrorismoaren aurkako elkarlanerako akordioa sinatu dute: Polizia Kooperazioaren eta Barne Segurtasunaren inguruko akordioa.

ETA Portugalen ezartzea galarazteko elkarlana bultzatzeko akordioa sinatu dute, Portugalen inolako azpiegiturarik ez izateko.

Akordio horren bitartez, ETAri aurre egiteko lan eta ikerketa bide berriak bilatuko dituzte.

Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroa Rui Pereira Portugalgo Barne ministroarekin Lisboan bildu ostean heldu da akordioaren sinadura.