Politika
Lehendakaritzan
Amaitu da lehendakariaren eta Basagoitiren arteko bilera
Erredakzioa
Bileran gai ekonomikoak eztabaidatu dituzte, hala nola krisiari aurre egiteko hartu beharreko neurriak eta enplegua nola sortu.
Patxi Lopez lehendakaria eta Antonio Basagoiti EAEko PPko presidentea batzartu egin dira gaur goizean Lehendakaritza, Gasteizen, ekonomia hizpide batik bat.
Basagoitiren asmoa Eusko Jaurlaritzaren gastua murrizteko neurri zorrotzak proposatzea eta aurrekontuetan lortutako akordioak betetzea zen.
Ekonomiaz gain, Eusko Jaurlaritzaren kontuetan barneratu ziren PPren zenbait proposamenetan eman ez diren "aurrerapausoak"&' || 'nbsp; ere izan dituzte mintzagai, izan ere, horrek "kezka" sortu du Alderdi Popularrean.
"Hezkuntzan den kezka" izan da PPk mahai gainean jarri duen beste gai bat, gurasoei hizkuntza eredua aske aukeratzeko aukera bermatu behar zaielako eta hezkuntzaren kalitatea hobetu behar delako, PPren hitzetan.