Itxi

Politika

Egibar

"Euskadi subjektu gisa onartzen ez badute, gatazkak jarraituko du"

Erredakzioa

"Euren burua demokratatzat hartzen dutenek, herriaren ahotsa debekatu izana" da "azpijokoa eta garrantzi handiena daukana", esan du Joseba Egibarrek Patxi Lopezi erantzunez.

Joseba Egibar EAJko bozeramailea Legebiltzarrean eta GBBko presidentearen ustez, Espainiako Estatuak euskal herritarrak subjektu politiko bezala onartzen ez baditu, "gatazka politikoak aurrera jarraituko du".

"Erabakitzeko eskubidea etorkizunaren motorea" dela baieztatu ostean, Patxi Lopez lehendakariari zuzendu da Egibar, eta kontu horren "iruzurra eta benetako garrantzia" "bere burua demokratatzat dutenek, hiritarren ahotsa debekatzen" dutela dela esan dio.

"Herritarren ahotsa ez da iruzurra", esan du Joseba Egibarrek. "Gustatu ala ez", herritarren adierazpen askatasunari laguntzeak asko erakusten du horren alde egiten duten "pertsona edo erakundeen maila eta izaera demokratikoaren gainean", eta oso gutxi ez dakit zein printzipioren atzean babestuta "adierazpen askatasun horri aurre eginda herritarren ahotsa galarazteaz gainera ukatu egiten dutenen gainean".

Horrez gain, Giza Eskubideen Europako Epaitegiak helegitea "printzipioz, ez onartzeak" ez du esan nahi EAJk plazaratutako "eskaintzari erantzuten ez dionik", zehaztu du. Era horretan, EAJk planteatutako "galderei erantzutea uko egiten diolako" ebazpen judizialarekin ados ez dagoela adierazi du

Testuinguru honetan, "kontsultak lotesleak izan edo ez, erabakitzeko eskubidearen parte" direla azpimarratu du Egibarrek.