Ekonomia
Barometroa
Arabako egoera ekonomikoa "zertxobait" hobetu da azken hilabeteetan
Erredakzioa
Lanpostu gehiago ez desagertzeko bidea Lan Merkatuaren erreforma egitea dela adierazi dute SEA enpresa buruen sindikatutik.
Arabako enpresa buruen ustez, azken hilabeetan egoera ekonomikoa hobetu egin da Lurralde horretan, baina oraindik enplegua suntsitzeko arriskua egongo da datozen hilabeteetan.
SEA patronalak 2010eko otsaileko datu ekonomikoak aurkeztu ditu gaur. Lanpostu gehiago ez desagertzeko bidea Lan Merkatuaren erreforma egitea dela adierazi dute.
Horregatik, erreforma hori egiteko "ausardia" eskatu diote Zapatero Espainiako presidenteari.
Lan merkatuak "malgutasuna" behar dutela esan dute, baina kaleratze librea aldarrikatu gabe.
Juan Ugarte Arabako enpresarien idazkari nagusiaren esanetan, gero eta "zailagoa" izango dute enplegua mantentzea, "baldin eta ez badugu denon artean hori lortzeko sistema malgu bat aurkitzen".
"Izan ere, ezerk ez digu pentsarazten urte honetan zehar bat bateko hobekuntza handirik gertatuko denik eskari eta fakturazioetan, aurreko egoerara itzularaziko digunik", gaineratu du.
Arabako enpresen %50ren ustez, egoera ekonomikoa orain sei hilekoa baino hobea da.