Itxi

Ekonomia

Europar Batasuna

'Opor fiskalen' auzia konponbidean dagoela uste du Aguirrek

Erredakzioa

Enpresei emandako diru-laguntza fiskalak legez kanpokoak zirela esan zuen Europako Batzordeak, eta laguntzak itzultzeko agindua eman zuen Europako Justizia Auzitegiak.

''Opor fiskalen'' aurkako espedientearen tramitazioa dela-eta "lasai" azaldu da gaur Carlos Aguirre Eusko Jaurlaritzako Ekonomia sailburua Bruselan, "portzentaje handi batean" konpondutzat jotzen duelako.

Aguirrek eta Bernabe Unda Industria sailburuak bilera izan dute gaur Joaquin Almunia Europako Batzordearen presidenteordearekin.

Bileran, Aguirreren esanetan, Europar Batasuneko ekonomiari buruz mintzatu dira komisarioarekin. Urtea nola bukatu den aztertu dute eta etorkizunari begira diren aurrikuspenei buruz aritu dira.

Diru-laguntza fiskalak

Enpresei emandako diru-laguntza fiskalak legez kanpo zirela esan zuen Europako Batzordeak eta laguntzak itzultzeko agindua eman zuen Europako Justizia Auzitegiak. Auzia "pixkanaka datozen hilabeteetan konpontzea" espero du Aguirrek.

Ekonomia sailburuaren arabera, "gaia ondo doa", izan ere, dagoeneko dokumentazio guztia Bruselan dago, aldundiek Eusko Jaurlaritzari bidali ostean, eta handik Ekonomia Ministerioaren bidez Lehiakortasunaren Zuzendaritza Nagusiari igorri eta gero. "Momentu honetan espedienteak" begiratzen ari da Zuzendaritza eta "agiri pila ikaragarri hori zuzentzen".

Bestalde, Bruselarekin Lehiakortasun alorrean "ez dago eztabaidatzeke geratu den gairik", adierazi du Bernabe Unda Industria sailburuak