Itxi

Beste kirolak

Grand Prix Dusseldorf

Judo: Oihana Blanco, bosgarren Alemanian

K.I.

Erredakzioa

Lehen borrokan Daniela Polzin brasildarra menperatu zuen. Bigarren kanporaketan ezin izan zuen Paula Pareto argentinarra gainditu.

Nazioarte mailako Grand Prix Dusseldorf txapelketan kanporaketa bat gainditu zuen Oihana Blanco judokak. Bosgarren postuan amaitu zuen 48 kiloz azpiko kategorian.

Lehen borrokan Daniela Polzin brasildarra menperatu zuen. Bigarren kanporaketan ezin izan zuen Paula Pareto argentinarra gainditu.

Datorren asteburuan munduko koparen txanda izango da. Emakumezkoen proba Polonian jokatuko da, Maier Uriarte (-48 k.) eta Nieva Larraya (-57 k.) bertan izango direlarik. Gizonezkoena Pragan izango da, Santiago Diaz nafarrak (-100 k.) hartuko du parte.