Teknologia
Eliza Interneten
Valentziako Artzapezpikutzak bideoen kanala estreinatu du Youtuben
Erredakzioa
Valentziako fededunek Elizaren azken albisteen berri izango dute Youtube bidez. Bere Artzapezpikutzak 100 bideo inguru igo ditu eta "jada 20.000 aldiz ikuskatu dituzte".
Valentziako Artzapezpikutzak bere Interneteko txokoa handitu du kanal propio baten sorrerarekin Youtuben, bertako bideoek Valentziako elizaren albisteak bilduko dituzte, Artzapezpikutzak jakitera eman duenez.
Artzapezpikutzaren webgunean ere ikusgai daude artxibo horiek. Webgunea "berriz diseinatu dute, besteak beste, irratiko informatiboak eta argazki galeriak ere biltzeko".
100 bideo inguru jarri ditu Artzapezpikutzak bere webgunean orain arte, gehienak bi eta lau minutu artekoa dira eta "jada 20.000 aldiz ikuskatu dituzte".