Itxi

Ekonomia

Europako Batzordearen datuak

Espainiako ekonomia %0,6 jaitsiko da 2010ean, Europaren arabera

Erredakzioa

Espainiako Gobernuaren aurreikuspena txikiagoa da, -%0,3koa hain zuzen ere.

Europako Batzordeak bi hamarren murriztu du gaur (-%0,8tik -%0,6ra) Espainiako ekonomiak 2010 urtean izango duen jaitsieraren aurreikuspena. Dena dela, portzentajea Espainiako Gobernuarena baino handiagoa da oraindik, hark -%0,3ko aurreikuspena baitauka.

Gainera, Europako Exekutiboak eutsi egin die Europar Batasunaren eta eurogunearen hazkunde aurreikuspenei (+%0,7).

Datuon arabera, Espainia Europar Batasuneko zazpi ekonomia nagusien artean hazkunde negatiboa izango duen bakarra izango da oraindik.

2010eko inflazio aurreikuspenei dagokienez, Batzordeak hamarren bat handitu du Europar Batasunarentzat, %1,4ra hain zuzen, eta eutsi egin dio euroguneko %1,1i. Espainiaren aurreikuspena %0,8tik %1,1era igo du.

Olli Rehn Gai Ekonomikoetarako komisarioak adierazi du susperraldia "gauzatzen" ari dela Europar Batasunean, baina oraindik "ahula" dela.

"Bi frontetan egin behar dugu lan: Susperraldi ekonomikoa eta gure finantza publikoen sendotzea", nabarmendu du Joaquin Almuniaren ordezkoak.