Itxi

Ekonomia

Nafarroa

Gamesak Altsasuko fabrika itxi eta 150 lagun lanik gabe utzi ditu

Erredakzioa

Horretaz gain, beste lau lantegietan lana murriztuko du. Enpresaren esanetan itxiera gehiegi ekoiztearen ondorioa da.

Gamesa enpresak aerosorgailuak ekoizten ditu eta gaur jakinarazi duenez, Altsasuko (Nafarroa) lantegia itxiko du, 150 lagun langabezian geratuz. Horretaz gain beste lau lantegitan lan erregulazio plana martxan jarriko duela adierazi du enpresak.

Gamesak azaldutakoaren arabera Altsasuako lantegia gehiegi ekoizteagatik itxiko du. Espainian Gamesak ekoizten dituen produktuak merkatu nazionalean eta nazioarteko merkatuan saltzen dira. Gainera ez da bideragarria produktu berriak ekoiztea.

4.356 langileetatik 362ri eragingo die Gamesako zuzendaritzak proposatutako lan-erregulaziorako txostena.

Altsasuako fabrikako 150 langileei eragingo die neurria; lan-erregulazioa gehienez 180 egunekoa izango da eta ondorioa izango du honako beste lau fabriketan: Tausten (Zaragoza) 60 langile, Miranda de Ebron (Burgos) 60, Sigueiron (Coruñan) 55 eta Medina del Campon (Valladolid) 37.