Itxi

Ekonomia

'Glass auzia'

Gonzalez: "Glass auzian delituzko presuntzioa dago soilik"

Erredakzioa

'Glass auzia'ri buruz datu berriak emateko agerraldia egin du Gipuzkoako ahaldun nagusiak Batzar Nagusietan. Auzi horretan Victor Bravo eta beste bost lagun inputatuak daude.

Victor Bravo Gipuzkoako Ogasun Sailaren buru izan zenaren inguruko ikerketan (''Glass auzia'') "delituzko presuntzioa soilik legokeela" argi esan du Pello Gonzalez Ogasun diputatu nagusiak.

Victor Bravoren "jokabide berezia gogor kritikatu" du diputatu nagusiak Gipuzkoako Batzar Nagusietan gaur egin duen agerraldian. Ustezko iruzur auzi horretan erantzukizun politikoak omen dauden ikertzen ari dira Gipuzkoako Batzar Nagusiak. Aldi berean, epaitegietan ikertzen ari dira auzia.

Auzi honen inguruan Gonzalezek Batzar Nagusietan agerraldia egiten duen bigarren aldia da hau. Gaurkoan zalantzak argitzen eta datu berriak aurkezten egon da. Victor Bravo Gizpuzkoako Ogasun zuzendari ohia eta beste bost lagun inputatuak daude ustez Kataluniako Glass Costa Este Salou enpresari abantaila fiskalak emateagatik (Donostian gezurrezko egoitza soziala zabaldu zuten).

Ostiralean Jesus Jimenez Oruna Sozietateen Errenten gaineko Zerga zerbitzuaren zuzendari ohia eta inputatua deklaratzera deitu du ''Glass auzi''ko Batzordeak.