Itxi

Mundua

Iruzkina

Castro anaiek beldurra diote irekierari

Jesus Torquemada

Kubako agintariek Txinako eredua nahi dute: Ekonomian zabalkundea abiatzea, baina arlo politikoan egin barik, Alderdi Komunistak boterea gal ez dezan.

Kubatarrek ez dute inolako informaziorik jaso gose -grebaz hil den Orlando Zapata Tamayo-ren inguruan. Uharteko hedabideek ez dute gai horren inguruan albiste bakar bat ere eman.

Kubako agintariek, atzerriko hedabideetan egiten dituzten adierazpenetan, ia beti Estatu batuei botatzean die erreua, eta oraingo honetan ere gauza bera egin dute.

Horrenbestez, bertan behera geratu dira Raul Castrok ekonomia eta politika arloetan aldaketak egingo zituen itxaropenak. Barne-barnean, behartutako itxaropena zen, gehien espero zitekeena agintari kubatarrak ez mugitzea baitzen.

Kubako komunistek Sobietar Batasunean gertaturikoaren eskarmentua dute. 1985ean Gorbachov boterera heldu zenean, ''glasnost'' delakoa jarri zuen martxan, hau da, informazioaren irekiera. Alderdi Komunistak kontrola galdu eta Sobietar Batasuna behera etorri zen.

Castro anaiek ez dute akats berdina egin nahi. Txinako eredua interesatzen zaie gehiago: Ekonomia arloan aldaketak bai, baina politikan ez. Hau da, kontsumoko gizartea bai, baina Alderdi komunistak kontrola galdu gabe.

Hala eta guztiz ere, ez dira ausartzen bete-betean bide horretan sartzea, neurri batzuk hartu dituzte, baina Kubako ekonomiak ez aurrera ez atzera segitzen du.