Literatura
Hamaika dira guztira
Ohorezko euskaltzain berriei diploma banatu die Euskaltzaindiak
Erredakzioa
Urtarrilaren 29an Donostian izendatu ondoren, ostegun honetako ekitaldian "euskararen aldeko merezimendu bikainaren" aitorpena luzatu zaie.
Ohorezko euskaltzain berriek diploma jaso dituzte ostegun honetan. Euskaltzaindiaren buru den Andres Urrutiaren esanetan, "askotarikoak dira zuen eginak", esan die euskaltzain berriei, "hitzetan nahiz ekintzetan, euskalgintzaren esparruan. Horiek eskertu nahi ditu Euskaltzaindiak ekitaldi honekin eta bide batez, zuen presentzia baliatu zor zaizuen ohorezko izate hori nabarmentzeko eta azpimarratzeko gizartearen aurrean".
Guztira, hamaika ohorezko euskaltzain berri izendatu ditu Akademiak: Pakita Arregi, Gorka Aulestia, Joxe Azurmendi, Luis Baraiazarra, Erramun Baxok, Martzel Etchehandy, Ana María Etxaide, Joshua Fishman, Jose Angel Irigarai, Joxemari Iriondo eta Xabier Lete.
Ostegun honetako ekitaldian zortzi ohorezko euskaltzain izan dira, Fishman, Iriondo eta Lete izaterik ez dutelako izan.