Teknologia
Ikerketa baten arabera
Interneteko erabiltzaileen erdiak 'online' edukiak erabiltzen ditu
Erredakzioa
Gainera, erabiltzaileen % 70 sare sozialak erabili eta iritziak ezagutzeko 'blog' eta foroak begiratzen dituzte. Internet erabiltzeko hirugarren bide erabiliena telefono mugikorra da.
Azken hilabetean Interneteko erabiltzaileen % 56,9 musika ''online'' entzun eta % 41,8 filmak edo telesailak ''online'' ikusi dituzte deskargatu barik, gaur aurkeztu duten Hedabideen Ikerketarako Elkartearen (AIMC) urteko inkestaren arabera.
2009an P2P artxiboen elkartrukeak eta FTP artxiboen transferentziak behera egin zuten, baina ''Streaming'' bidezko edukien erabilpenak gora egin zuten. "Beherakada horren ondorio nagusia da musika entzuteak eta filmak zuzenean ''online'' ikusteak hartu duen garrantzia", Fernando Santiago AIMCko zuzendari teknikoaren hitzetan.
Gainera, Interneteko erabiltzaileen % 70 sare sozialak erabiltzen ditu. Facebook eta Tuenti dira ezagunenak, % 61,7ko eta % 20,8ko erabilpenarekin, hurrenez hurren. Gehienek harreman pertsonaletarako (% 79,3), zaletasunak konpartitzeko (% 27) eta lan harremanetarako (% 23,6) erabiltzen dituzte sare hauek.
Era berean, ''blog'' eta foroen erabilpenak gora egin du; dena den, hauek erabiltzen dituztenen artean % 43k soilik "konfidantza nahikoa" dute horietan agertzen diren edukiengan.
Iaz denbora gehiagoz ibili ziren erabiltzaileak Interneten, 36.000 lagunen artean egindako inkestaren datuen arabera. Era berean, aparailu mugikorren erabilerak gora egin du.
Hori horrela, Internet erabiltzeko hirugarren bide erabiliena telefono mugikorra da.
Sarean egiten diren edukien bilaketak ez dira gehiegi aldatu iazko urtetik hona. Albisteen bilaketa, kale-izendegia, bideoak eta eguraldia dira bilatuenak.