Itxi

telebista

Audientziak

"El Conquistador", eguneko saiorik ikusiena beste behin

A.E.

EITB

Ikus-entzuleek Sonrisas y Lagrimas filmaren urteurrena ospatu zuten ETB-2rekin.

"El Conquistador del Fin de Mundo" izan zen beste behin Euskadiko saiorik ikusiena igandean. Julian Iantzik ETB-2n aurkezten duen saioak %25,5eko audientzia zatia izan zuen eta bataz beste 205.000 lagunek ikusi zuten. Maitaneren agurra dueloa galdu ostean eta Kortak Iker eta Davidekin izan zuen haserrealdia izan ziren %10eko ratinga eskuratu zuen atzoko saioaren gertakizunik nabarmenetakoak.

Bestalde, audientziak ere oso ondo hartu zuen Sonrisas y Lagrimas filmaren emanaldia. Filma programatuz ospatu zuen ETBk bere 45. urteurrena eta ikus-entzuleek leial jarraitu zioten. Bere ordutegi tartean audientzia buru izan zen, %19,7ko audientzia izan zuen eta142.000 ikus-entzule bataz beste, alegia . Horrez gainera, 412.000 lagunek egin zuten bat saioarekin uneren batean.
&' || 'nbsp;