Surf-a
WQS Zirkuitua
Surfa: Acero aurrera, Collazo kalera
K.I.
Erredakzioa
Aritz Aranburu oraindik ez da uretara sartu. Emakumezkoen proba ez da oraindik hasi eta bertan izango dira Lee Ann Curren eta Pauline Ado lapurtarrak.
Hasi da Australian Margaret Riverreko surf txapelketa, WQS zirkuitoko 6 izar prime kategoriakoa. Lehen kanporaketa osatu da gizonezkoetan, Eneko Acerok aurrera egitea lortu du, Hodei Collazo kanporatu egin dute.
Eneko Acerok soilik hiru olatu hartu ditu bere txandan, olatu kopuru txikiena hartu duena izan da. 4.17 eta 4.8 puntukoak onenak, nahikoa izan dira bigarren amaitzeko. Azkenaldian zer esan ugari ematen ari den Gabriel Madina soilik aurreratu zaio.
Hodei Collazok hirugarren bukatu du bere txandan. Hamar olatu hartu ditu zarauztarrak, 6.17 eta 5.17 puntukoak bi onenak. Bigarren izan den Perry australiarrak 0.53 puntuko aldea atera dio soilik.
Bigarren kanporaketan egongo dira beraz Eneko Acero eta oraindik txapelketan uretara sartu ez den Aritz Aranburu.&' || 'nbsp; Emakumezkoen proba ez da hasi, bertan daude Lee Ann Curren eta Pauline Ado lapurtarrak.
LEHEN KANPORAKETA
5. txanda
2 8.97 Eneko Acero EUK
1 12.84 Gabriel Madina BRA
4 7.24 Dane Gudauskas USA
3 7.60 Shaun Cansdell AUS
16. txanda
3 11.34 Hodei Collazo EUK
2 11.87 Jack Perry AUS
1 12.44 Adam Robertson AUS
4 8.94 Matt Mohagen USA
BIGARREN KANPORAKETA
5. txanda
Adriano De Souza BRA
Romain Cloitre FRA
Aritz Aranburu EUK
Kiron Jabour HAW
6. txanda
Drew Courtney AUS
Marco Polo BRA
Marco Giorgi URY
Eneko Acero EUK