Itxi

kirolak

Puerto Auzia

TASek Alejandro Valverderen bi urteko zigorra berretsi du

Erredakzioa

Txirrindulari espainiarrak ezin izango du Italian korritu 2011ko maiatzaren 10era arte.

Kirol Arbitraje Epaimahaiak (TAS, ingelesez) ez du Italiako Batzorde Olinpikoak Alejandro Valverderi Puerto auzia dela-eta ezarritako bi urteko debekuaren aurka aurkeztutako helegitea onartu.

ANSA albiste-agentzia italiarrak ezagutarazitakoaren arabera, TASek Italiako kirol agintariek ezarritako zigorra berretsi egin du.

CONIren Dopinaren Aurkako Epaimahaiak Ettore Torri fiskalak proposatutako zigorra aintzat hartu zuen. "Puerto Auzia"n Eufemiano Fuentes medikuari atzemandako odol-lagin bat murtziarrarena omen zen eta hura EPO aztarnak.