albisteak
Txinan
100 suge askatu ditu merkatu batean, izua sortuz
Erredakzioa
Merkatuaren jabeen eta bertan alokatuta dauden dendarien arteko liskar baten ondoren eman zen gertakaria, antza.
&' || 'nbsp;&' || 'nbsp;&' || 'nbsp;
Txinako merkataritzagune batean kaosa eragin du gizon batek, kartoizko kutxa batean zituen ehun bat suge aske utzi ostean.
Quanxin (Wuhan hirian) arropa merkatuan eman da gertakaria, antza denez , azokaren jabeen eta bertan alokatuta dauden dendarien arteko liskar baten ondoren. Saltzaile batek adierazi duenez, "harat-honat ibili omen ziren" narrastiak.
Poliziak ordu erdi baino gehiago behar izan zuen suge guztiak harrapatzeko; zorionez, ez zen sauriturik egon denbora-tarte horretan. Azken urteotan behin baino gehiagotan eman omen dira horrelako liskarrak, denda "etsaien" salmentak suntsitzeko nahiarekin. Etxean egindako lehergailuak erabili dituzte beste batzuetan, eta bezeroak pozoitzen ere saiatu omen dira.