telebista
Aste honetan
Zurgai aldizkariaren 30. urteurrena, "EITB Kultura" saioan
A.H.
EITB
Brand New Sinclair Barakaldoko taldearen azkeneko diskoaren eta Nexo Teatro konpainiaren Las Presidentas antzezlanaren berri ere emango dute.
Aste honetan "EITB Kultura" saioak Zurgai aldizkariaren erredakzioa bisitatuko du argitalpenaren 30.urteurrena dela eta. Pablo Gonzalez Langarika zuzendariarekin argitalpenaren historia errepasatuko dute eta azken alea ikuskatzeko beta ere hartuko dute. Angela Figuera olerkari bilbotarrari dago eskainia eta Koldo Etxebarria artista plastikoaren marrazkiak biltzen ditu.
Ondoren, Barakaldoko Brand New Sinclairs musika taldearen Ten Blue Pills azken diskoa aurkeztuko dute.&' || 'nbsp; 60, 70 eta 80ko hamarkadetako soul eta pop doinue artean mugitzen diren hamar abestik osatzen dute.
Musikatik antzerkiaren mundura salto eginez,&' || 'nbsp; Nexo Teatro konpainiak Las Presidentas antzezlan berria aurkeztuko du, Werner Schwab antzerkigile austriarrak idatzitako obra. Ricardo Padillak zuzenduta, Austriaren gaineko kritika sakona eskaintzen du.
"EITB&' || 'nbsp;Kultura"k naturari begira geratzeko tarte bat ere izango du, Begoña Usaola artistaren eta bere "Areeta-Espolla" erakusketaren bitartez. Bilboko Vanguardia galerian dago ikusgai apirilak 14era arte. Donostiako Koldo Mitxelenan, bestalde, "Process in dialogue" bisitatuko dute. Stephen Dean paristarraren eta Daniel Canogar madrildarraren sormen prozesuak aditzera ematen dituen erakusketa da. Eta Fernando Sinagaren "Synesthèsie" lana ere ezagutuko dute Trayecto galerian.
Artearekin amaitzeko Adour Bidasoa artista gazteen saria irabazi berri duen Ivan Gomezen "Que extraño camino me ha llevado a ti" eta Eduardo Vega madrildarraren "Escenario" erakusketak bisitatuko dituzte Arteko galeria.&' || 'nbsp;
"EITB Kultura" astearte honetan emitituko da gaueko 01:25etatik aurrera ETB-2n, ostegunean 00:00ak inguruan ETB-1en eta ostiralean gaueko 22:00etan ETB-3n.