Itxi

X-deportes_campeonato individual-X

X-deportes_campeonato individual-X

Buruz Burukoa

BBK-ko egoitzan

Buruz Burukoa: Txapelketa astearte eguerdian Bilbon aurkeztuko dute

Txetxu Urbieta

Erredakzioa

Xala, Gonzalez, Irujo eta Barriola dira Aspeko ordezkariak. Asegarceren partetik Olaizola anaiak, Bengoetxea, Begino eta Patxi Ruiz egongo dira azken bi hauek aurrekanporaketa jokatuko dutelarik.

Liga Profesionalak bihar aurkeztuko du BBK-k Bilbon duen egoitza nagusian Buruz Buruko txapelketa berria.

Aurkezpen ekitaldian bederatzi pilotari izango dira. Asperen izenean Xala, Gonzalez, Irujo eta Barriola. Asegarceren ordezkaritzan Olaizola anaiak, Bengoetxea, Begino eta Patxi Ruiz. Azken bi hauek aurrekanporaketa jokatuko dute larunbatean eta irabazlea txapelketan arituko da.

Lehiaketa sistema berria da. Zortzi pilotari bi multzotan. Multzo bakoitzean denak denen aurka. Bi onenak finalerdietara sailkatuko dira.