kultura
Musika
Michael Nyman polifazetikoa, Arriagan asteazkenean
Erredakzioa
Bilboko entzuleek musikagile britainiarrarekin ahal izango dute gozatu; "El piano" pelikularen soinu-banda egin zuen, eta musika ez ezik argazkilaritza, literatura eta zinemagintza ere landu ditu.
Michael Nyman polifazetikoa, bere bandarekin batera, Arriaga Antzokian egongo da asteazkenean, apirilaren 14an, 20:00etatik aurrera. Hortaz, Bilboko entzuleek musikagile britainiarrarekin ahal izango dute gozatu; Nyman konpositorerik berritzaileenetakoa eta txalotuenetakoa da, El piano pelikularen soinu-banda egin zuen (1993), eta musika ez ezik beste diziplina artistiko ere landu ditu: zinemagintza, literatura eta argazkilaritza, besteak beste. Antzokiaren webgunean aipatzen duenez, Nyman "errenazimenduko gizona" da, bere sortzeko kezka eta balioaniztasun artistikoa kontuan izanik.
Michael Nymanek Peter Greenaway zinemagile britainiarrarekin izan du lankidetza zenbait aldiz, eta, halaber, operak, harizko laukoteak eta orkestra-kontzertuak sortu ditu. Interpretatzailea, zuzendaria, piano-jolea eta musikologoa, gure garaiko kultura ikonorik eraginkorrenetakoa da.