Itxi

telebista

Datorren astelehenean ETB-1en

Goenkale: hilketa ala heriotza?

I.M.

EITB

Unairen heriotzaren inguruko ikerketak emaitzak ematen ari dira.

Bigarren autopsiak baieztatu egingo du Unai hil egin zutela. Substantzia hilgarri bat injektatu zioten. Abelek zin egingo du ilobaren hiltzaileari damutuko zaiola.

Ikerne eta Lukas gero eta hobeto konponduko dira elkarrekin. Nabaritu egingo da bien artean zerbait dagoela, eta ez dituztela iraganeko sentimenduak ahaztu. Baina Ikernek ez dio minik egin nahi izango Aitorri, eta ez dio gertatutakoaren berri emango.

Emakume batekin inoiz egon ez bada ezin dezakeela jakin gustuko dituen edo ez esango dio Itxasok Txusi, eta musu bat emango dio.

Kar aske utziko dute eta herrian pozik hartuko dute albiste hori; guztiek, Joanak izan ezik.

Neda herriko heroi bilakatuko da. Zalaparta hori ikusita, benetan nor den deskubrituko duten beldur izango da Neda.

Unai hil egin zutela jakin eta gero, Alicia eta German jota geratuko dira. Lukasekin adiskidetu gabe jarraituko du Germanek, eta Alicia ez da batere atsegin agertuko bere aitarekin, Benantziorekin. Baina Aliciaren gogoz kontra bada ere, Benantzio beren aitona dela aitortuko die Germanek neskatoei.

Ertzaintzaren azken ikerketen arabera, Unai hil egin zutela jakin ondoren, Klaudia Inaxiorekin jarriko da harremanetan, eta honek eurek hil zutela aitortuko dio.