kirolak
Igandean, 18:00etan
Las Palmas-Real Union: Irundarrak puntuak lortzera behartuta daude
Erredakzioa
Talde txuri-beltzak puntuak eskuratu beharko ditu Kanaria Handiko estadioan, Bigarren Mailari eusten jarraitzeko. Real Unionek, zazpi baja ditu norgehiagoka honetarako.
Irundarrek garaipena behar dute kanariarren etxean, hurrengo urtean Bigarren Mailan jokatzen jarraitu nahi badute. Gainera, Las Palmasen aurka irabaziz gero, Iñaki Alonsoren taldeak gauzak zailñduko lizkioke talde kanariarrari, azken postuetako lehia gehiago areagotuz.
Biharkoa, denboraldi bukaera arte gelditzen diren 10 finaletako bat da gipuzkoarrentzat eta Real Unionek duen guztia eman beharko du Kanaria Handiko estadioan garaipena lortzeko. Hiru puntuak Irunera ekartzeko, talde txuri-beltzak atera begira asmatzen jakin beharko du, azken partidetako dinamika apurtzeko.
Talde gipuzkoarra, baja askorekin azalduko da bihar kanarietako zelaian, izan ere, Iñaki Alonsok ezi izango baititu Montoro, Jauregui, Seguro, Gabarain, Maric, Sergio Francisco ezta Duran erabili, dituzten arazo físiko ezberdinengatik.
Hasierako hamaikakoak, Las Palmasen eginiko entrenamenduen arabera eratuko du Durangoko entrenatzaileak, azken partidari begira, soilik Gurrutxaga Gabarainen ordez eta Sanzen itzulera nabarmentzen direlarik.