Itxi

kirolak

36. jardunaldia

Hirugarren Maila: Playoffak eta maila eustea jokoan daude

Erredakzioa

Gernikak eta Elgoibarrek promopzio postuetara hurbiltzea dute helburu eta Aretxabaletak, Eibar B-k, Lagun Onakek eta Leioak jaitsiera postuak ekidin nahi dituzte.

Hirugarren Mailan, oraindik ez dago ezer erabakita eta badirudi azken jardunaldira arte horrela izango dela. Promozio postuetan sartzeko lehiak bizirik jarraitzen du, Gernikak eta Elgoibarrek Beasain, laugarren sailkatua, 2 puntura soilik daukatelako. Bizkaitarrek Faduran jokatuko dute, Areetaren aurka, zelai arriskutsu batean. Elgoibarrek bestalde, Leioaren etxean jokatu beharko du hiru puntuak eramateko beharrarekin. Hala ere, Leioa jaitsiera postuetatik hiru puntura dago kokatua eta gipuzkoarrek ez dute erraz izango norgehiagoka irabazteko. Beasainen Eibar B-ren aurka jokatuko du, mailari eusteko puntuak ahalik eta lasterren behar dituen taldearen aurka.

Mailako liderrak, Reala B-k, Durangoko Kulturala hartuko du Zubietan. Donostiarrek Portugalete indartsu dute atzetik eta garaipena beharko dute gorri-beltzek hartzea nahi ez badute. Portugaletek etxetik kanpo jokatuko dute Aretxabaletaren aurka, jaitsiera postuetan dagoen eta puntuak berehala behar dituen taldearen aurka. Hirugarren sailkatuak, Zornotzak, bigarren postua berreskuratzeko Baskoniaren aurka jokatuko du.

Lagun Onakek ere, hiru puntuak behar dite mailari eusteko eta horretarako emaitza on bat atera beharko du Laudion. Taula erdialdean, Zallak eta Santurtzik derbi bizkaitar bat jokatuko dute urtea ahalik eta postu onenean bukatzeko.

24/04 17:00 AMOREBIETA – BASCONIA
24/04 17:00 ARENAS GETXO – GERNIKA
24/04 17:30 SANTURTZI- ZALLA
24/04 18:00 REAL SOCIEDAD B- C. DURANGO
24/04 18:00 LAUDIO - LAGUN ONAK
25/04 11:30 RETUERTO SPORT – ZAMUDIO
25/04 12:30 EIBAR B – BEASAIN
25/04 16:30 ARETXABALETA – PORTUGALETE
25/04 17:00 SALVATIERRA - AMURRIO
25/04 19:15 LEIOA – ELGOIBAR