Beste kirolak
Europako Txapelketa
Judoa: Yahaira Agirre, zazpigarren Vienan
K.I.
Erredakzioa
Svitlana Chepurina ukrainiarraren aurka galdu du errepeskan.
Judoka getxoztarrak borroka bakarra irabazita esan die agur Europako judo txapelketei. –63 kiloko kategorian zazpigarren postuan amaitu du.
Ana Cachola portugaldarrari irabazi egin dio lehen borrokan. Bigarrengoan Vlora Bedzeti eslobeniarraren aurka galdu egin du, eta honek errepeskara eraman du bizkaitarra, Svitlana Chepurina ukrainiarraren aurka aritu da, eta galdu egin du, txapelketari agur esanez.
Euskal partaideen lana amaitu da Europako txapelketa hauetan, Sugoi Uriarteren urrezko domina eta Oihana Blancoren brontzezkoa utzi digute Vienako txapelketek.