telebista
"El Conquistador"
Puma eta Condor taldeen bat egitea, atzoko ikusiena Euskadin
A.E.
EITB
%24,7ko audientzia zatia izan zuen eta 206.000 ikus-entzule bataz beste.
Puma eta Condor taldeen bat egitea eskaini zuen "El Conquistador del Fin del Mundo"k atzo eta saiorik ikusiena izan zen beste behin. Atalak %24,7ko audientzia zatia eskuratu zuen eta 206.000 ikus-entzule bataz beste.
Atzoko atalak 443.000ko audientzia metatua izan zuen. Bertan Begoña Cordonek saioa utzi behar izan zuen eta Oihane Jimenez gelditu zen saioko emakumezko bakarra.
Bataz beste, "El Conquistador del Fin del Mundo" saioak orain arte %24,1eko audientzia zatia lortu du eta 205.000 ikus-entzule.