Itxi

Bertsolaritza

Ostegunean, ETB3n

Belfasteko Bertso Dinnera, Hitzetik Hortzeran

Hitzetik Hortzera

Leioako Campuseko saioa ere emango dute

Itzela atera da Belfasten hirugarrenez egin duten bertso dinnera. Jon Maiak eta Maialen Lujanbiok ez dute bakerik izan Irlandan elkartutako bertsozaleak txaloka eta bibaka jarri arte. Afaltiarrek eta antolatzaileek sortutako giro beroak ere lagundu du jaia borobiltzen. Bertsoaren aitzakian 114 lagun bildu dira Belfasten Euskal Herritik, Eskoziatik eta Irlandako hainbat txokotatik abiatuta. Langileen eguneko festa arratsaldeko triki-bertso poteoarekin hasi zen Madden''s Bar-etik abiatuta, eta 19:00ak alderako, gurean ohikoa baino dezente goizago, eserita zegoen jendea Culturlann kultur etxe ederrean paratutako mahaietan, oilasko errea ratatouille-ekin dastatzeko amorratzen. Bertso afari dotorea atera zen eta horren ondotik Belfasteko ostatu zaharrenetako batean, Kelly''s Cellar-en, segituzuen erromeriak. Saioa grabatzera joandako lantaldearekin Belfastenizan dira Hitzetik Hortzerak bertso dinnererako lehiaketan irabazleak eta bete-beteko asteburua izan dute.

Asteko beste saioa, akademikoagoa, EHUren Leioako kanpusean Andoni Egañak, Maialen Lujanbiok, Xabi Payak, Beñat Gaztelumendik eta Amets Arzallusek egindakoa. Gaiak jartzen, maixua, Joxerra Gartzia.

Zuri-beltzekoan Lazkao Txikik haurraren negarrari Elgoibarren kantatutakoak. Zapping-ean Joxan Ormazabal omenduko du programak, zegamarrak bertsolaritzari eta, oro har, literaturari eta ahozkotasunari emandakoa aitortzeko.

Hitzetik Hortzera, ostegunean 22:00etan ETB3n eta ostiralean 18:15etan ETB1en. Sarean, noiznahi, eitb.com-en.