Itxi

kirolak

Parisen

Euroliga: Lauko finala, ostiral honetatik aurrera

Erredakzioa

Regal FC Bartzelona, CSKA Mosku, Partizan eta Olinpiacos taldeek helburu bera dute, kopa altxatzea.

Regal FC Bartzelona, CSKA Mosku, Partizan Belgrado eta Olinpiacos dira aurtengo Euroligako Lauko Finalean parte hartuko duten lau taldeak. Lehia Parisen izango da ostiral honetatik aurrera.

Laurek badakite Euroligako kopa altxatzea zer den. Partizanek, Olinpiacosek eta Barçak behin irabazi dute txapelketa. Moskuko CSKAren kasua ezberdina da, garaipena sei alditan eskuratu baitute.

Aurreneko finalerdian Bartzelonak eta CSKA Moskuk neurtuko dituzte indarrak eta bigarrenean Partizan eta Olinpiacos izango dira aurrez aurre. Finala igandean, maiatzaren 9an, jokatuko da eta hirugarren posturako norgehiagoka hiru ordu lehenago izango da 18:00etan.