Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

'Brexit'a: Lasaitasunez, baina azkar

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Ziurgabetasuna asko luzatzen bada, arazo finantzarioak larriagoak izango dira. Eta ekaitza finantzario horrek sortzen duen kazkabarra Europako hegoaldeari eragiten dio beti.

Erresuma Batuak Europar Batasuna uzteak itxuraz behintzat irtenbide zaila duen arazo bat planteatzen du: gauzak lasaitasunez egin behar dira, baina azkar.

Erresuma Batuak Europar Batasuneko ituneko 50. artikuluan jasotzen den irteera mekanismoa abian jarri behar du. Eta zenbat eta beranduago egin, kalte gehiago eragingo dio bere buruari, eta bereziki, kalte gehiago eragingo digu europarroi.

Ziurgabetasuna asko luzatzen bada, arazo finantzarioak larriagoak izango dira. Eta ekaitza finantzario horrek sortzen duen kazkabarra Europako hegoaldeari eragiten dio beti: hau da, Grezia, Portugal, Espainia eta Italiari.

Horrexegatik, europar agintariek Cameroni aurreko astean egindako iragarpena birpentsa dezan eskatuko diote, hau da, dimisioa emango zuela esan eta bere ordekoa 50. artikulua abian jarriko duena izango dela erabaki horretan atzera egin dezala, izan ere, erabaki horrek prozesua gutxienez 3 hilabete atzeratuko luke.

Garrantzitsuena, lasaitasuna ez galtzea da. Dibortzio konplikatua izango da, dibortzio guztiak izan ohi diren bezala, baina gauzak ondo egin behar dira behar baina gogorragoa izan ez dadin. Horixe da Angela Merkelek, europar barkuaren kapitainaren papera hartu duen Merkelek, defendatzen duen bidea.