Itxi

Jesus Torquemada

analisia

Trump: bata ezkerrekoa, bestea eskumakoa

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Alderdi demokrataren ezkerraldeak eta sindikatuek txalotu egin dute erabakia. Lehenbizikotakoa, Bernie Sanders izan da, demokraten hautagai ohia.

Lankidetza Transpazifikorako Ituna komertzio librerako akordioa da eta bere baitan biltzen ditu Ameriketako Estatu Batuak, Japonia, Australia, Mexiko, Txile eta eskualdeko beste hainbat herrialde, baina Txina ez dago horien artean.

Obama presidente ohiak bultzatu zuen bi helbururekin: merkataritza indartzea eta Txina bakartzea.

Presidente berriak, Trumpek, agindu du Estatu Batuak itun horretatik ateratzea eta hortaz, berehala bete du aurrez hitzemandakoa. Horregatik, pentsatzekoa da egindako beste promesa bat ere beteko duela eta birnegoziatu egingo duela AEBk Kanadarekin eta Mexikorekin 1994tik duten merkataritza librerako ituna.

Trumpek dio estatu batuetako langileak babesteko erabakia izan dela. Eta, izatez, alderdi demokrataren ezkerraldeak eta sindikatuek txalotu egin dute erabakia.

Lehenbizikotakoa, Bernie Sanders izan da, demokraten hautagai ohia. Berak esan du: "Trump presidentea serio ari bada langile estatubatuarren aldeko politika egiteko asmotan, gustura lan egingo dut berarekin".

Kontuz! Trump politiko perfektua bihurtzeko bidean da eta. Eskuinarentzat eta ezkerrarentzat, bientzat gustagarri gertatzeko gaitasunarekin.

gaitasunarekin.