Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Donald Tusken gutun harrigarria

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Europar Kontseiluko presidentearen iritzian, Trump "mehatxua da Europarentzat", eta arrazoia dauka. Trumpek behin eta berriz esan du EB desagertzea nahi duela.

Harrigarria. Ezohikoa. Sinestezina. Horrela deskriba genezake Donald Tusk Europar Kontseiluko presidenteak Europar Batasuneko 28 lehen ministroei bidalitako gutuna. Eskutitz horretan, Tuskek dio Donal Trump Estatu Batuetako presidente berria "Europarentzat mehatxua" dela. Eta arrazoia dauka: Trumpek behin eta berriro errepikatu du Europar Batasuna desagertzea nahi duela.

Hauteskundeak irabazi eta hartu zuen lehen atzerritarra Nigel Farage 'Brexit'aren bultzatzailea izan zen. Euroak ez duela urte eta erdi iraungo esan du. Britainia Handiko bidea jarraitzera animatu ditu beste herrialde europarrak. Europako eskuin muturreko alderdiek ezusteko aliatua topatu dute Europar Batasuna dinamitatzeko proiektua aurrera eramateko. Hortaz, Tuskek arrazoi guztia dauka, baina, dena den, harrigarria, ezohikoa eta sinestezina da Europar Batasuna Estatu Batuen beldur izatea, orain arte aliatu nagusia izan da eta. 10 eguneko epean Trumpek hankaz gora jarri du nazioarteko harreman sistema.