Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Trump, bultzaka, aurrera

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Lotsagabe eta gezurti ibili zen atzo Trump Bruselan. Bultza egin zion Montenegroko presidenteari aurrera egiteko, eta NATOko herrialdeek gastu militarraren inguruak gezurrak esan zituen.

Lotsagabe eta gezurti aritu arren, Trumpek nahi zuena lortu zuen atzo Bruselan. Bere jarrera lotsagabea argi geratu zen bultzaka Montenegroko presidentearen aurrean jarri zenean, argazkian lehen lerroan jartzeko. Gezurretan aritzearena berriz, NATOko kideei aurpegiratu zienean ez dutela behar adina bideratzen gastu militarrera, eta estatubatuarrei diru asko zor dietela. Hori ez da egia, NATOn ez da kuotarik ordaintzen, eta batzuek besteei ez diete dirurik zor.

Trumpek berriro ere lortu zuen konpromiso hori bete behar dela errepikatzea. Eta berriro ere, kide askok ez dute hori beteko. Ez dira gastu militarra bikoizteko garaiak, horixe egin beharko luke Espainiak Barne Produktu Gordinaren % 2 gastu militarrera bideratu beharko balu. Trumpek ere lortu zuen, NATOk ofizialki Ekialde Hurbilean jihadismoaren aurkako borrokan sartuko dela esatea. Baina NATOk argi utzi du borroka-operazioetan ez duela parte hartuko. NATOko hainbat kide bertan sartuta daude, eta NATO erakunde modura egingo duen bakarra zaintze abioekin laguntzea da. Gauzak horrela, arabiarren artean mendebaldekoen irudia okerrera egingo du, are gehiago.