Itxi

2017/06/06

08:46

Jesus Torquemada

Iruzkina

Mundu arabiarraren zatiketa, handiago

Jesus Torquemada

Saudi Arabia eta Qatarren arteko arazoak "arabiar udaberriaren" garaitik datoz, baina Irango auzia dago gatazkaren muinean. Ukaezina da mundu arabiarraren barne zatiketa.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Saudi Arabiak bultzatu du herrialde arabiar hainbatek Qatarrekin harreman diplomatikoak hautsi izana. Saudiarabiar monarkia indartuta sentitzen da Trumpek hara egindako bidaiaren ostean, eta hark Salman erregearekin arma kontratu milioiduna sinatu baitzuen. Eta, horrenbestez, Saudi Arabiak erabaki du zor zaharrak kitatzea. Saudi Arabia eta Qatarren arteko arazoak "arabiar udaberriaren" garaitik datoz. Orduko hartan, Al Yazira telebista kateak, Qatar estatuaren jabego denak, erregimen zaharrak, tartean saudiarabiarra, arriskuan jarri zituen herri matxinadak babestu zituen.

Horren ondoren, kontrako jarrerak hartu zituzten Siriako gerraren aurrean, eta talde diferenteak babestu zituzten. Qatarrek Anaia Musulmanei eman zien laguntza politiko eta finantzarioak ere eragin zuen tentsioa. Eta horrek azaltzen du, hain zuzen ere, Doharekin hautsi duten herrien artean zergatik dagoen, adibidez, Egipto.

Nolanahi ere, Iranen auzia dago guztiaren gainetik. Saudi Arabia potentzia suni nagusia da, eta Iran potentzia xiita nagusiaren arerio historikoa da. Eta, bera bezala, denak Iranen kontra jar daitezen nahi du orain. Azkenaldi honetan, Al Tahni Qatarko jekeak Iranekiko halako gertutasun bat erakutsi du. Akaso izango da bi herrialdeetako lur azpian dagoen gas hobia ustiatu nahi duelako… Dena dela, argi dagoena da Saudi Arabia erasora pasatu dela, eta gaur atzo baino handiago dela mundu arabiarraren banaketa.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;