Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Asko du jokoan Macronek lan erreformarekin

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Frantziako presidentearen erreforma Espainian duela bost urte ezarri zen erreforma bezain gogorra edo gogorragoa da. Baina, bitxia dirudien arren, ez du horrenbesteko arbuiorik eragin.

Emmanuel Macron Frantziako presidenteak aurkeztu du lan erreforma proiektua. Hauteskunde kanpainako promesa nagusietako izan zuen, eta agintaldiaren gai garrantzitsuena du. Macronen erreforma aurrez Hollandek egin zuenaren bidetik doa, baina are gehiago gogortu du. Espainian duela bost urte ezarri zen erreforma bezain gogorra edo gogorragoa da, eta horrekin dena esanda dago.

Enpresek erraztasun handiagoak izango dituzte langileak kaleratzeko, kalte-ordainak txikiagoak izango direlako. Eta ordutegiak edo langileen mugikortasuna zehazterako orduan, sindikatuek eragin eta botere gaitasun handia galduko dute. Hitzarmen kolektiboek bere horretan jarraituko dute, baina enpresa txikien kasuan, enpresaburuari langileekin zuzenean negoziatzeko aukera irekiko zaio, sindikatuen esku-hartzea saihestuz.

Baina, bitxia dirudien arren, Macronen erreformak ez du Hollandenak izan zuena bezain aurkako jarrerarik eragin. Sindikatu bakar batek, CNT Langileen Konfederazio Nazionalak, eta alderdi politiko bakarrak, Frantzia Intsumisoak, adierazi dute erabateko aurkakotasuna.